fbpx Skip to main content

Jon Wood Mendibil

5 urte nituela hasi nintzen nabigatzen, normalean, jendea, belaontzi txikietan hasten da handietan beharrean, adibidez, Optimist, Laser edo 420. Nire kasuan, hasieratik Dufourd 40 baten indar eta kapazitateaz gozatzeko aukera izan nuen, belaontziak 12 metro luze ditu. Urteetan regatak egiten ibili naiz Hondarribiatik Gijonera arte hainbat sari eta liga irabaziz.

8 urterekin nire lehenengo ibilbidea egin nuen gabez. La Rochelle-eko portutik Zumaiako porturaino, 15 eta 25 korapilorekin. Portura 36 ordu nabigatzen egon eta gero iritsi ginen eta oraindik jarraitzeko gogoa nuen, barkua sentitzea, bere indarra, soken tentsioa, olatuen soinua, haizea, eta gu barkua adrizatua mantendu nahian.

Jon Wood capitán Spirit Experiences

Itsasoagatik sentitzen dudan pasio hau gaztetatik bizi izan dut eta geroztik bizitzan gehien desio nuena besteei erakustea zela nik bizi dudan irrika.

Horregatik erabaki nuen nire empresa propioa sortzea benetan gustatzen zaidana egiteko. Nire helburua, jendeak ezagutu eta disfruta dezaten nik 5 urtetatik bizi izan dudana gastronomia eta euskal kulturarekin batuz.

Itsasoan nabigatzen, adimena argitzen zaizu, sudurretik aire garbia usaindu, horrek laguntzen digu erlaxatzen eta esperientziaz gehiago gozatzen. Inguruko historiak, kulturak eta gastronomiak laguntzen du ikusten zabiltzan parajeak gehiago disfrutatzen eta esperientzian murgiltzen. Itsasoan gaudenean dena zoragarriagoa bihurtzen da.

Geroztik, esperientzia esklusiboak antolatzen ditut, Spiritekin itsasoratzen Euskal Kostaldea ezagutzeko bertako bi itsasgizonekin.

Ian Wood

Ian Wood - Capitán barco

Liverpoolen, Ingalaterran, jaio eta hazi nintzen. Han ikasi nuen nabigatzen eta itsaso eta nabigazioaren pasioa orduan hasi zen sortzen. 24 urterekin, ezagutu nuen lehen nere emaztea izan zena eta nire semeen ama. Bera euskalduna da eta Donostiara bidaiatu nuen bere familia ezagutzeko.

Euskal Herrira iristean harrituta geratu nintzen lehenengo minututik, parajeak, kostak, itsaslabarrak, historia eta tradizioak baina duda gabe gauzarik azpimarragarriena gastronomia da. Bilatzen nuen dena zeukan Donostiak eta ez nuen utzi aukera hau joaten, geroztik, Donostian bizi naiz.

Hemen, nire lanarekin jarraitzen dut eraikitzaile moduan eta nire hobbya izan den eta dena mantentzen jarraitzen dut, bela. Euskal kostaldetik nabigatzen paraje eta jende ikaragarriak ezagutu nituen. Lagun horiekin kontaktuan jarraitzen dut. 40 urtetan gozatu dut pasio hontaz eta iritsi da momentua Euskal Herria beste perspektiba batetik ikustera etorri den jendearekin partekatzeko eta esperientzia bizitzen ari diren bitartean bost zentzuak piztuko zaizkie.

Jarraitu

Instagram

Facebook

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies